XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hildakoengatik lehia zuten, Elizak bere marka ezarri nahi zuelako. XI. mendearen hamaieraz gero eta batez ere XII. eta XIII. mendeetan zehar, zistertar eta beste ordena erlijiosoen eraginez hildakoentzako argiak eraiki ziren. Dorre luze eta meheak ziren, muturrean sua zutela.

Elizak hildakoak ez zituen inola ere alde batera utzi. Mendebaldeko komentuetan erroiluak (rotula-k) zituzten eta bertan otoitz egin beharreko hildakoen zerrendak zeuden. Ohizko bihurtu zen hildakoaren arimak atseden izan zezan mezak ateratzea: hirugarren egunean, hogeita hamargarrenean eta urteurrenean.

Baina horrek badu kutsu magikoa. Izan ere, bazekiten arimak gorputza hirugarren egunean uzten zuela. Gero meza-eskeak ugaldu egin ziren hildakoak gizartean zuen mailaren arabera. Handikiak, hau da, zaldunen klaseak, neurriz gaineko eskeak egiten zituen.

IZURRIA, GIZA HILTZAILEA

Erdi Aroaren amaiera XIV. mendean kokatu izan da; 1348. urteko izurri beltzaren ondoren, hain zuzen. Gaur egun badakigu Europako lurraldeetako biztanleriaren erdia (eta batzuetan gehiago) hil zela. Gainera badakigu izurriak behin eta berriz izan zirela XVI. mendera arte eta ia bi mendetan berebiziko hondamena eragin zutela.

Legenarekin batera gizartean beldur ikaragarria eragiten zuen izurria, hamar edo hamabost urtean behin berriz sortzen zen eta aberatsak zein pobreak zigortzen zituen. Aberatsak dena den, izurritik ihes egiten saiatzen ziren, Boccaccioren Dekameron lanean adierazten denez.